Afizionatuen Bidasoko XLI. Txirrindularitza Itzuliko hirugarren etapa Hondarribian hasi eta bertan bukatuko da bihar, ostirala. Zumardian egingo dute irteera, 14:30ean, eta txirrindulariek Mendelutik irtengo dira Irun aldera. 128,8 kilometroko etapa izango da eta antolatzaileek aurreikusitako abiaduraren arabera, bostak eta erdiak eta seiak artean iritsiko da lehen korredorea Harresilandako helmugara. Herrira itzuli aurretik, txirrindulariek Jaizkibel mendatea igo beharko dute, Lezo aldetik.
Bidasoko Itzulia. 3. etapa