Orfeoirako sarrerak, agortzear
Larunbatean Donostiako Orfeoiak Itsas Etxean eman behar duen kontzerturako sarrerak agortzear daudela jakinarazi dute Hondarribiko Udaleko Kultura departamentutik. Une honetan 30 sarrera besterik ez dira geratzen eta Itsas Etxean saltzeko 70 gordeko dituztela gaineratu dute. 70 sarrera horiek larunbatean salduko dituzte, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, Itsas Etxeko leihatilan.