Andres eta Angela Vilariño Europako Mendiko lehen proban izango dira
Andres eta Angela Vilariño pilotu hondarribiarrek Falperrako igoeran (Portugal) parte hartuko dute asteburuan. Falperrakoa, Espainiako Mendiko Txapelketako bigarren proba izango da eta Europako Mendiko Txapelketako denboraldiko lehena.
Espainiako Txapelketako lehen probaren ondoren —Ubriquen egin zen, apirilaren 21ean— Angela, sailkapeneko bosgarrena da eta lehenengoa emakumeen artean. 2006. urtean emakumeen Europako Txapelketa irabazi zuen eta aurten hori errepikatzea bilatzen du: “Falperran ondo moldatzen naiz, igoera azkarra delako eta horrelako ibilbideetan ondo moldatzen naizelako. Lehen puntuak pilatzen saiatuko naiz 2006an irabaziko txapelketa berriro irabaztea delako nire helburua”.
Bere aitak Ubriqueko proba irabazi zuen eta Falperran Europako Mendiko pilotu onenekin lehiatzeko aukera izango du. “Asteburu hau eta hurrengoa denboraldiko garrantzitsuenak dira, negu osoan horiei begira prestau bainaiz. Kotxea asko hobetu dugu, Ubriquen ikusi zen bezala eta Portugalera daramatzagun hobekuntzak optimista izateko balio didate. CNE2SC kategoriako hoberena izatea espero dut eta F3000 mailakoen gainetik geratzea”, adierazi du Vilariñok.