ABB Niessen lantegiko hauteskundeetan ELA izan da nagusi
Oiartzungo ABB Niessen metalgintzan diharduen lantegiko hauteskundeak ELAk irabazi dituela jakinarazi du sindikatu horrek. Parte hartze handia izan dela, %85ekoa, eta 71 bozkarekin euskal sindikatua nagusitu dela gaineratu du Oarso Bidasoko arduradunak. Emaitzen balorazio “baikorra” egin du horrenbestez, eta bozka eman dieten langileei eskerrak eman dizkie.