Urdaburu Nafarroa eta Nafarroa Beherean mugan ibiliko da
Euriak bertan behera utzitako etapa bat berreskuratuko du Urdaburu mendizale elkarteak. Zehazki, Ibañeta eta Urkiaga mendiak lotuko dituen etapa izango da, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren zazpigarrena. Bidean, Girizu, Lindus eta Adi gailurretatik pasatuko dira, eta sei orduko zeharkaldia egingo dute.
Hilaren 18an (larunbata) aterako dira mendizaleak Zumardiko autobus geltokitik. Izena emateko elkartera jo behar da, astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta.