Paco Buenoko boxeolariak Astigarragan lehiatuko dira
Boxeo gaua izango da larunbatean, Astigarragako kiroldegian, eta bertako protagonistetako batzuk Errenteria-Oreretako Paco Bueno gimnasioko boxeolariak izango dira. Alde batetik, Paco Buenoko Fernando Suarezek oilar pisuko profesional mailan debuta egingo du, eta Javi Diaz bilbotarra izango du aurrez aurre.
Pisu oso arinean Asier (Paco Bueno) eta Josuren (Anoeta) arteko borroka ikusi ahal izango da, super walterretan Nelson (Anoeta) eta Rafa Camiloren artekoa (Paco Bueno) eta ertainean Moha (Paco Bueno) eta Ivanen artekoa (Anoeta). Azkenik, Paco Bueno boxeolaririk izango ez duten borrokak ere izango dira, super arinean Jon (Anoeta) eta Franciscoren (Zarautz) artekoa, eta ertainean Ramon Cid (Anoeta) eta Ivan Rojoren (Bilbo) artekoa.
Ekitaldia 22:30ean hasiko da, eta sarrerak aurretik erosteko Paco Bueno gimnasioan egin daiteke, baita Astigarragako kiroldegian ere. Sarrera orokorrak 12 euro balio du, eta aulkian 15 euro.