The Beatles taldearen bertsioak joko dituzte bihar, De Cyne Reynan, Octopus Garden taldearen eskutik. Irunen sortutako taldeak Liverpooleko taldearen heldu aroko abestiak joko ditu, “era pertsonalean”. Horrez gain, taldeak berak egindako abestiak ezagutzeko aukera izango da, beat estiloaz osatuak.
Duela urtebete pasatxo sortu zen taldea, “baina publiko guztiarengana” heltzen dela aurreratu dute, eta “60ko hamarkadako Britainia Handiko melodia eta erritmoen atmosfera” sortuko dutela.
Lau taldekide ditu: Juan Carlos Gonzalez gitarra eta ahotsean, Julio Bravo beste gitarran, Hector Martinez baterian eta Miguel Angel Garcia baxuan.