Antzerki topaketak antolatu ditu zortzigarrenez lezoko udalak eta etzi hasita ekainaren 2ra bitartean antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Orratx! antzerki taldearen
Kale gorrian azken lanaren estrainaldiarekin hasiko dira aurtengo topaketak, eta haiekin batera Txalo taldearen
Erreleboa lanak eta Huts Teatroaren
Publikoari gorroto antzezlanek hartuko dute Gezala hilaren 26an eta ekainaren 2an, hurrenez hurren.
Orratx! taldearen azken lanari buruz aritu da Xanti Val kultura teknikaria: “Zalantzarik ez dut herritarren gustukua izango dela
Kale gorrian lana. Lan hau ere orain arteko guztiak bezain landua egongo dela ziur gaude”.
Etzi gaueko hamarretan estreinatuko du lan berria Lezoko antzerki taldeak Gezalana. Hala ere, hurrengo egunean zortzietan beste emanaldia eskainiko du Orratxek Gezalan bertan.
Antzerki topaketak “euskal kultura sutatzeko konpromisotik abiatuta” osatu direla esan du bestalde Mikel Arruti Kultura zinegotziak: “Euskal antzerki garaikidea, euskal kultura osoa bezala poltsiko zulatuekin dabil. Udalaren egoera ekonomikoa ere ez da ona, baina badakigu publikoa gose daukagulaeta ahalegin handia egin dugu ahalik eta eskaintzarik onena osatzeko”.
Lezoarrak parte hartzera deitu ditu azkenik Arrutik. Horretarako sarrerak 5 euroan eskuratu ahalko dituzte interesdunek: Orratx! taldearen emanaldirako herriko ohiko lekuetan eta beste bi emanaldietarako berriz, Kultura Saileko bulegoan, edo internet bidez
barrabarra atarian.