Ipuin kontaketa izango da bihar Pello Añorgaren eskutik
Pello Añorgak lau urtetik gorako haurrentzat ipuin saioa prestatu du biharko. Beste aldietan bezala, 17:30ean hasiko da baina oraingoan udaletxeko areto nagusian izango da, Manuel Lekuona bibliotekan obrak egiten ari baitira.
Ez da maiatzeko saio bakarra izango, ordea. Hilaren 16an Maite Francok helduei zuzendutako ipuin kontaketa saioa egingo du, 19:00etan; eta hilaren 23an Lur Kortaren txanda izango da. Kortak 2-3 urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak, 17:30etik aurrera.