
Gorotza, Donibaneko alkateordearen zerrailan
Pasaiako EH Bilduk jakinarazi du berriz ere Donibaneko alkateordearen etxeari eraso egin diotela. Bigarrena da azken bi hilabeteetan. Atzo izan zen erasoa, eta alkateordearen etxebizitzako zerrailan eta inguruan gorotza utzi zuten erasotzaileek. Koalizioko kideek nabarmendu dute aurreko erasoa gertatu zenean “dei berezia” egin zutela hondakinen kudeaketaren gaia “konfrontazio politikorako erabiltzen duten eragile eta alderdiei” hausnarketa egin zezaten, “estrategia horrek elkarbizitza gaiztotu ez zezan. Gure eskaerak biderik izan ez duela argi gelditu da, bai gure herrian, bai beste batzuetan”.
“Zero zabor bidean” jarraituko duela esan du EH Bilduk, “bide horretan hartutako erabakia berresten dugu, pasaitarrok ondo egitera goazela argi dugulako”.