Bertsolaritzak hartuko du Errenteria-Orereta
Hilaren 17an bertsolaritzaren munduan murgilduko da Errenteria-Orereta, Xenpelar Bertso Eskolaren eskutik. Arratsaldean, Unai Iturriaga bertsolariak Zelan epaitzen da (dugu) umorea txapelketan hitzaldia emango du, 19:00etan. Gauean, berriz, Durangaldeko eta Oarsoaldeko bertsolariak aurrez aurre jarriko dira, Arkaitza tabernan, 23:00etan. Durangaldeko ordezkariak Iturriaga eta Igor Elortza izango dira, eta etxekoak, berriz, Arkaitz Oiartzabal eta Haritz Casabal. Gai jartzaile moduan Ion Ansa ibiliko da.