Anbulatorioko eta Euskal Herria plazako aparkalekuek txandakatze sistema izango dute arratsaldez ere
Anbulatorioko eta Euskal Herria plazako aparkaleku publikoetan ordutegi aldaketa egingo dutela jakinrazi du Oiartzungo udalak. Horren arabera, ordu eta erdiko txandakatze sistema izango dute bi aparkaleku horiek aastelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara. Orain arte arratsaldez ez zegoen mugarik. Larunbatetan berriz, 8:00etatik 13:30era izango da ordutegia eta Euskal Herria plazan txandakatze sistema izango da.
Hilaren 13tik aurrera, astelehena, ezarriko dute ordutegi berria. Anbulatoriokio aparkalekuaren kasuan, osasun etxea goiz eta arratsaldez zabalik dagoela eta arratsaldez kontsultara joan behar duten erabiltzaileen irisgarritasuna eta mugikortasuna errazteko hartu duela erabakia esan du udalak.
Euskal Herria plazako aparkalekuaren kasuan berriz, erosketak egitera auzoetatik plazara jotzen duten herritarrei zerbitzua emateko hartu duela erabakia azaldu du.