Agerraldia egingo dute bihar Donibaneko alkateordeari egindako erasoa salatzeko
Herritar talde batek agerraldia egingo du bihar arratsaldean atzo Donibaneko alkateordeak bere etxebizitzan izan zuen erasoa “irmoki salatzeko”. 19:00etan egingo dute agerraldia, Arizabalo jauregiaren (udaletxea) aurrean.