TKE Hondarribian batzartuko da
Traineru Kluben Elkarteko hamabi taldeetako ordezkariek batzarra egingo dute larunbatean Hondarribiko Hiruzta upeltegian. San Juan, San Pedro eta Hondarribia dira elkarte horretan dauden Oarso Bidasoko elkarteak. Bertan, besteak beste, TKEren araudian onartutako hainbat aldaketa behin betiko onartzeko asmoa dute elkartearen kudeatzaileek, eta gainera, EITB taldearekin egin beharreko kontratu berriari buruz hitz egingo dute.