Sahararen aldeko ekitaldiak prestatu dituzte astebururako
http://vimeo.com/quepo/gdeimiziktrailer
Herriko El-Watan elkarteak Sahararen aldeko ekitaldi sorta antolatu du. Ostiralean (hilak 10) Gdaim Izik dokumentala proiektatuko dute helduen tailerren lokalean (Karaez, 2). Ikus-entzunezkoa bukatuta, Hassana Alia giza eskubideen aldeko aktibistak hitzaldia emango du Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen egoera izenburupean. Ondoren, afari sahararra izango da Ibargain elkartean, 21:30etik aurrera. Afariak 12 euro balio du eta interesa dutenek aldez aurretik deitu behar dute 605 71 36 92 telefono zenbakira.
Hurrengo egunean, larunbatean, pailazoen emanaldia izango da Doneztebe plazan, 17:00etan hasita eta eguna bukatzeko kontzertuez gozatzeko aukera izango da gaztetxean 21:00etatik aurrera. Basura eta The bobbys taldeek eta Dj nanok jarriko dute giroa.