Etzi hasiko da 41. Musikaste euskal musikaren astea, eta aurtengo ekitaldiak berritasun nagusi bat izango da: astea bi asteburutan banatuko dutela, eta lehenengoan Musika Bizia deitu diotenari egingo diotela tartea. Egitura berri horrek “beste musika mota batzuk” sartzeko aukera ematen duela azaldu du Jon Baguesek Musikaste antolatzen duen Eresbileko zuzendariak. Horren bidez, publiko zabal batengana iritsi nahi dutela gaineratu du: “Musikastek musika bizitzaren termometro izan nahi du”.
Era berean, euskal musikarien obrak gogoratzeaz gain, egungo sortzaileentzako agertoki ere izan nahi duela gogorarazi du Baguesek, eta ez bakarrik sortzaileentzako, baita interpreteentzako ere. Hala, garai berrietara egokitzeko ahaleginean ari direla esan du, eta datorren urterako pop-rock musikari ere tartea egin nahi diotela aurreratu du.
Azkenik, Donostiari eta Raimundo Sarriegiri ere egingo dio keinua Musikaste, hiriburua erre zutela bi mende igaro diren honetan, eta musikaria hil zela mende bat bete denean.
Gaur goizean egin dute aurkezpen ekitaldia. Eta Baguesekin batera, Mari Carmen Garmendia AMA Andra Mari Abesbatzako presidentea (Musikasteren beste antolatzailea), Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia eta Julen Mendoza alkatea izan dira.
Ensemble Espacio Sinkro, lehen kontzertua
Baguesek eman ditu Musikasteren xehetasunak. Lehenengo asteburuan egingo diote tartea Musika Biziari, eta bigarrenean, antzinako musikari. Musika biziaren arloan, garaikidea, jazza, kale musika eta herri musika entzungo dituzte. Egitaraua musika garaikidearekin hasiko dute, ostegunean, Ensemble Espacio Sinkroren eskutik. Bi piano eta perkusioaren bidez, Felix Ibarrondo oñatiko musikagilea omenduko dute.
Hurrengo egunean, berriz, jazzaren txanda izango da. Baguesek gogorarazi du aurretik jazzak izan duela tokia Musikasten, baina ez oraingoan bezala espresuki eskainitako eguna. Reunion Big Band Musikeneko ikasle eta irakasleek osatutako taldeak zenbait eurek sortutako zenbait abesti joko dituzte.
Igandearekin, berriz, urtero euskal musikariren bat omentzen duten bezala, Raimundo Sarriegi izango dute gogoan. Hala, lehenik txistulariek, eta jarraian, Errenteriako Bandak Sarriegiren inauterietako doinuak joko dituzte, batik bat horren ezagunak ez direnak.
Donostiaren urteurrena, Musikasten
Aurten Donostia erre zutela bi mende egingo ditu, eta hori gogoan izan du 41. Musikastek ere. Hala, Baguesek azaldu duenez, garai hartako Donostian (urte batzuk lehenagotik hasita eta segidakoak kontuan hartuta) “entzun eta dantzatzen” zutena erreproduzitu nahi izango dute. Hala, soinuan Esemble Diatessaron taldea ariko da txistu, flauta, gitarra eta pianoforte doinuak jotzen (Baionatik ekarritakoa, eta garai hartakoen erreprodukzio erreala), eta dantzan, berriz, Jon Maya eta Nagore Indakoetxea dantzariak. Horrez gain, Julitxu Gysling izango da ahotsean. Hori bigarren asteburuan izango da, ostiralarekin, antzinako musikaren asteburua inauguratuz.
Urtero bezala, koruek ere izango dute euren eguna euskal musikaren astean, eta hilaren 17an (larunbata), lau abesbatza elkartuko dira Fatimako Amaren parrokian: Nurat Gasteizko abesbatza, Ametsa Gazte Irungo abesbatza, Landarbaso Errenteria-Oreretako eta EHUko abesbatza. Horrekin batera, Otxote bat ariko da, Karnaba.
Musikasterekin amaitzeko, hilaren 18an (igandea) Gasteizeko Udal Musika Bandak AMA abesbatzarekin batera, amaierako kontzertua emango dute.
Aste tartean, kontzertu didaktikoak
Baguesen arabera, bi asteburuak lotzeko ekintza pedagogikoak egingo dituzte ikastetxeetako nahiz musika eskolako ikasleekin. Batetik, 8-12 urteko Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haurrentzako kontzertu didaktikoak egingo dituzte, eta bestetik, Errenteria Musikal musika eskolako haurrentzako programa berezi bat prestatu dute, Akelarre, haizezko instrumentuak lantzeko. Mikel Cañadak gidatuko ditu.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.