Merka2dasoa bigarren eskuko objektuen azoka, hilaren 25ean
Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) Merka2dasoa bigarren eskuko objektuen azokaren ekitaldi berri bat antolatu du hilaren 25erako, Irungo Zabaltza plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bertan elkarteek nahiz norbanakoek parte har dezakete egoera onean dauden objektu erabiliak saltzen. Norbanakoei, elkarteei, ikastetxeei, GKE-ei eta saltokiek jar dezakete karpa azokaren barruan. Txinzer-ek jakinarazi du “hondakinen sorrera murrizteko beharraren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta objektuak berrerabiltzea” dela azokaren helburua.
Bertan parte hartu nahi dutenek Txinxer-en webgunean eman behar dute izena, bertan dago eskaera orrialdea. Hurrengo azokak uztailaren 25ean Hondarribian eta urriaren 21ean Irunen egingo dituzte.