Lasarteko batukaden topaketan parte hartuko du Zo-Zongok
Hurrengo larunbatean I. Euskal Herriko Batukada Topaketa egingo dute, Lasarte-Orian, eta bertan parte hartuko duten taldeetako bat izango da Zo-Zongo Errenteria-Oreretako taldea. Gainontzeko taldeak Donostiako Taupada Samba, Gasteizeko Beriba Samba Eskola eta Lasarteko Dinbi Danba izango dira.
Goizean nahiz arratsaldean joko dute. 12:00etan, Okendo plazan elkartuko dira, eta han elkar ezagutzeaz gain, familia argazkia aterako dute. Ondoren, lanean hasiko dira, eta talde bakoitza auzo batera joango da herri guztia batukadaz alaitzera. Arratsaldean, berriz, ekitaldi nagusia egingo dute, eta bakoitzak bere tartea izango du.