Irungo Ametsa Txikik kontzertu pedagogikoa emango du bihar
Bihar, hilak 8, Ametsa Txiki abesbatzak kontzertu pedagogikoa emango du, bi sesiotan, Amaia Kultur Zentroan. Lehen emanaldia 09:30ean hasiko da, eta bertan Irungo La Salle ikastetxeko, Txingudi Ikastolako, Toki Alai ikastetxeko, Belaskoenea ikastetxeko eta Eguzkitza ikastetxeko 338 ikasle joango dira. Ondoren, 11:00etan, egingo dute bigarren saioa Elatzeta, El Pilar, Erain, San Vicente, Leka-Enea eta Dunboa ikastetxeetako ikasleekin, 269 denera.
Gaur goizean egin dute ekimena aurkezteko agerraldian. Bertan izan dira Ametsa Txikiko arduradunak nahiz Fernando San Martin Irungo Udaleko Kultura ordezkaria. San Martinek eskertu du abesbatzaren ekimena. Aldi berean, egitarauaren berri eman dute. Bertan, euskal kanta tradizionalak, pop munduko abestiak edo musika klasikoko abestiak landuko ditu Ametsa Txikik.