
Iñaxito Albisu sariarekin (lehena eskuinetik hasita)
Iñaxito Albisu Mendarte (Errenteria-Oreretan, 1924-2013) hil da gaur goizean, 88 urte zituela. Herrian euskaltzaletasunaren ikurretako bat izan da, galdutako euskara berreskuratu eta euskara irakasle izan zen. Oarsoarrak saria eman zioten 2011n “euskararen alde egindako bizitza ibilbideagatik”. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteko ohorezko bazkide ere zen Albisu. Euskalgintzatik aparte, Alkoholiko Anonimoak-en aurrekari izan zen lehen taldeko partaide izan zen. Serapio Mendarte, 36ko gerran Artxandan fusilatutakoa eta Errepublikako azken Errenteriako Udalbatzako kidea,
osaba zuen, eta iaz udalbatza hori omendu zuen udalak oroitzapenezko plaka udaletxean jarrita.
Euskara niretzat oso garrantzitsua izan da, ez bakarrik hizkuntzaren aldetik, baita neukan problemarako ere”
Iñaxito Albisu
Hemen ONen egindako Iñaxito Albisuri elkarrizketa.
http://issuu.com/oarsobidasokohitza/docs/on30?mode=window&pageNumber=1ç
Ahotsak-en bideo honetan (1:11 minutuan) ageri da Albisu, bere txikitako bihurrikeriak kontatzen.
https://www.youtube.com/watch?v=3e7w7pM4bYw
Hona hemen Berria egunkarian Iñaxito Albisuri buruz idatzitakoa:
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-05-08/010/002/euskaltzale_bat_kriskitin_dantzan.htm