Ikasturtea amaitzeko ia 50 ekitaldi prestatu ditu Musika Eskolak
admin
Bidasoa
Ostiralean emandako kontzertu pedagogikoko une bat
Ikasturteak azken asteak egingo ditu Hondarribiko Musika Eskolan, eta irailetik hona ikasitakoa erakusteko garaia iritsi zaie. Hala, 45 jarduera prestatu dituzte kurtsoa bukatzeko, haien artean lau kontzertu San Gabriel zaharren egoitzan eta Gibeletako eguneko zentroan eta beste zazpi saio pedagogiko.
Aurreko ostiralean egin zuten lehen kontzertu pedagogikoa Itsas Etxean, Lehen Hezkuntzako herriko hiru ikastetxeetako bost urteko haurrentzat prestatutakoa. Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ipuin bat prestatu zuten eta, ipuina baliatuz, ikastetxeetako haurrek orkestra bat osatzen duten musika tresnak ezagutu eta haien arteko elkarlana zein garrantzitsua den ikasi zuten.
Musika Eskolakoak dagoeneko hasi dira Kultur Etxe berriko areto nagusia erabiltzen, lehen udaletxeko areto nagusian egiten zituzten entzunaldietarako eta abarrerako. Baina, berrehun bat lagunetik aurrerako saioetarako, kontzertu pedagogikoak kasu, Itsas Etxeko auditorioa erabiliko dute.
Olatu Talkan izango dira
Hondarribiko Musika Eskolaren jardueraren barruan geroz eta garrantzia handiagoa dute beste eskolekin eta abarrekin egiten dituzten topaketak. Hala, besteak beste, Oñatiko Musikaldian, hilaren 24tik 26ra egingo den Donostiako Olatu Talkan, Orioko Hari-Topaketan edota Txistularien Alardeetan izan edo izango dira Hondarribiko musika ikasleak. Horrez gain, ekainaren 16an Musika Bandak Zezen plazan emango duen kontzertuan ere parte hartuko dute.
Emandako kontzertuen artean bi motatakoak antolatu dituzte. Batetik, espezialitateetako ikasleen saioak izan dira (perkusio, flauta, klarinete, piano, txelo, biolin, sarbide-proba, maila-gainditze, 2. Mailako ikasleak eta ikasle helduak) eta, bestetik, taldeetakoak (Banda, Perkusio Taldea, Folk Taldea, Comboa, Saxofoi Taldea, Koruak, Ganberak, Gitarra Taldea, Akordeoi Taldea).
Gainera, tronpeta ikasleek Zumaiako metal instrumentuen ikastaroan parte hartu zuten eta, bukatzeko, Musika Gela programaren barruan bi hitzaldi, bi saio pedagogiko —horietako bat kontzertu formatuan— eta proiekzio bat antolatu ditu Musika Eskolak.
Arantxa Arzak, Musika Eskolako zuzendaria: “Kontzertu bakoitzaren bukaeran publikoaren sentsazioak jasotzen ditugu”
Biolin ikasleak, Itsas Etxean
Aurreko astean herriko hiru ikastetxeetako bost urteko haurrentzako kontzertu pedagogikoa eman zuten musika eskolako ikasleek, Itsas Etxean. Eskolako zuzendari Arantxa Arzaken arabera, horrelako saioak musika eskolako irakasleen eta ikastetxeetako musika irakasleen arteko elkarlana sendotzeko baliagarriak dira eta, ikasleek, beste formatu batean trebatzeko aukera dute.
Zeintzuk dira kontzertu pedagogikoen helburua musika eskolarentzat.
Batetik, gure helburuetako bat hiriko ikastetxeetako lankidetzan lan egitea da. Pentsatzen dugu oso interesgarria dela musika-irakasleen, eta musika eskolako irakasleen artean ager daitekeen erlazioa kontzertu bakoitzerako ikasgeletan aurrez lan daitezkeen material pedagogikoak prestatzeari begira. Bestalde, nahi dugu ikasleak musikaranzko sentikor bihurtzea eta musika-mota desberdinak eta instrumentuak ezagutaraztea ikuspuntu hezigarri batetik eta era berean ludikotik.
Etz zer garrantzia dute musika ikasleentzat?
Beste jarduera-formatu batean parte hartzeko aukera ematen diegu. Gustatzen zaigu hainbat planteamendu ezberdineko kontzertuak eskaintzea, kokapen desberdinetan… Eta bere lagunentzat eta ezagunentzat jotzea erakargarria izaten da beti.
Gaurko formatua, ipuina, lehen ez zen egiten. Harrera hobea al du formatu berriak?
Bost urteko ikasleentzako formatu hau pentsatzen dugu egokia dela; ipuin dibertigarria izatean, narratzaile batek era entretenigarri eta errazean eramateen ditu espezialitate instrumental desberdinetan zehar. Gainera, oso bisuala da eta mugimendua du. Horrez gain, haurrak bultzatzen ditugu parte hartzera eta tartean sartzen ditugu gurekin musika egin dezatela.
Adin bakoitzeko emanaldi desberdina egiten duzue. Nola aukeratzen duzue hori, adin bakoitzari zer nolako emanaldia eskaini?
Adinaren arabera, pentsatzen dugu formatuan eta helarazi daitezkeen edukietan. Obrak gehiago edo gutxiago ezagunak, lan bakoitzaren iraupena eta kontzertu osoaren iraupena ere garrantzitsua da. Beti badago narratzaile bat kontatzen diena eta beraiekin publikoaren adinari egokitutako hizkuntzan elkar eragiten duena. Kontzertu bakoitza bukatzerakoan jasotzen ditugu publikoaren sentsazioak, bertaratu diren irakasleenak eta musikarienak hurrengo jardueretan kontuan hartzeko eta ‘afinatzen’ joateko.
[nggallery id=16]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.