Hogei artikulurekin iritsi da Hezikuntzaren hogeigarren alea 20. urtemugan. Joan den ostiralean ikusi zuen argia Hezikuntzaren zenbaki berriak, Lezo Herri Eskola eta Institutuaren jai bezperan. Besteak beste, aldizkariaren hastapenetara jo dute zenbaki berrian eta horretarako aldizkaria egiten ibili diren eta egun dabiltzan lagunen hitzak bildu dituzte. Horiekin batera ikasleen lan eta marrazkiak, herri eskolan aurten abiatu duten Behatokia proiektuaz, LOMCE legeaz eta Hezikuntzako gurasoek egindako baratzaz ere aritu dira aldizkariaren azken alean.
Hogei urteetan argitaratutrako aldizkari guztiak ikus daitezke
Lezo Institutuaren orrialdean.