Herri arteko pilota lehian Ataun eta Oiartzun izango ditu aurrean Errenteriak
Joan den ostegunean egin zuten Herri Arteko Txapelketako zozketa Alegian. Esku pilotan modalitatean Errenteria-Oreretaren kontrarioa Ataun izango da. Hain zuzen, final hamaseirenetan daude sartuta bi taldeak, eta joanekoa ostiral honetan jokatuko dute Ataunen, eta bueltakoa, berriz, hilaren 19an, Errenteria-Oreretan. Pala modalitatean, berriz, Oiartzun izango du aurrez aurre Errenteria-Oreretak. Final-laurdeneko lehiak hilaren 26an eta ekainaren 2an jokatuko dituzte.
Buruntzaldea txapelketa
Bihar III. Buruntzaldea Txapelketako partida jokatuko dute, 21:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. EPLE eta Usurbil 2 ariko dira eskuz binaka nor baino nor, Senior Mailan.