Oiartzun Azmarrin taldeak euskal estatuaren inguruko solasaldia prestatu du biharko.
Euskal estatuta, alternatibaren orubea izenburupean Jagoba Zulueta Ipar Hegoa Fundazioko kideak hitzaldia emango du eta gero solasaldi irekia izateko aukera ere izango da. “Nork behar du euskal estatua? Neoliberalismoak badu bere sistema. Zein da gure egoera?” gisako galderei erantzungo diete.
19:30ean hasiko da solasaldia, udaletxeko areto nagusian.
Oiartzun Irratian elkarrizketa egin diote Jagoba Zuluetari.