Diru laguntzak kudeatzeko tailerra egingo dute Irunen
Irabazi asmorik gabeko erakundeetako boluntarioak diru laguntzen alorrean trebatzeko tailerra antolatu du Irungo Udalak, Gizalderekin eta aldundiarekin elkarlanean. Doan da ikastaro hori, eta horren asmoa da erakunde horietako kideei jakinbideak ematea diru laguntzak aurkezteko eta zuritzeko. Tailerra hilaren 20an, 23an eta 27an egingo dute, 16:30etik 19:30era, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Izaera praktikokoak dira hiru egunetak0 tailerrak.
Izena emateko aukera zabalik dute hala nahi dutenek. HAZ zerbitzura deituz (010), edo Irungo Udalaren webgunean egin daiteke hori, hilaren 16ra arte. Ikastaroa praktikoa denez, elkarte bakoitzeko bi kide joatea aholkatu dute antolatzaileek.