Dendetan plastikoaren erabilpena murrizteko bilera egingo dute
Kutxa Ekoguneak eta Errenteriako Udalak arrandegi eta harategietan erosketak egiterakoan hondakinak murrizteko ekimen bat egingo dute Oarsoaldean. Asmoa da papera nahiz plastikozko poltsa ahalik eta gutxien erabiltzea, berrerabili daitezkeen ontziez ordezkatuz (tupperrak). Horregatik, bilera batera deitu dituzte arrandegi nahiz harategietako jabeak. Gaur izango da, 15:30ean, Xenpelar Etxean. Tupperraren erabilpena bultzatuta “denda irabazten aterako da, eta baita Ingurumena nahiz osasun publikoa ere”, adierazi dute deialdiaren antolatzaileek.