Areto futboleko Kopako finaleko sarrerak agortu egin dira
Irungo Udalak jakinarazi du bere kabuz saltzeko zituen areto futboleko Kopako finaleko sarrerak agortu egin direla. Turismo Bulegoan jarri zituzten horiek salgai maiatzaren 3an, eta berehala agortu ziren; udalak gehiago eskatu, eta bigarren txandako sarrera horiek gaur bukatu dira, hortaz, udalak esan du ez dutela espero sarrera gehiago jasotzea.
Hilaren 11n (larunbata da) jokatuko dute final hori FC Bartzelona eta El Pozo Murtzia taldeek, 21:00etatik aurrera, Artalekun.