Antzerkia kalera aterako da igandean
Trapu Zaharra kale antzerki konpainiak Gezurtiak obra taularatuko du igandean, hilaren 12an, Hondarribian, euskaraz. Azken hilabeteetan programatutako obra guztiak Itsas Etxean eskainiak izan dira, baina igandekoa kalera aterako dute, Santiago kalera. Hala, doan izango da igandeko kale antzerki emanaldia.