Odola emateko txanda bihar eta etzi
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriar guztiak. Bihar eta etzi egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:30era, Reina aretoan eta Beraungo anbulatorioan, hurrenez hurren. Normalean odola ematen dutenez gain, lehen aldiz egitera joan daitezen animatu ditu herritar guztiak. Osasunez ongi egotea eta 18 urtetik gora edukitzea dira baldintza nagusiak.