Sailkapeneko hirugarren tokian dagoen Lons taldearen aurka irabazi du Hendaiako Eglantins futbol taldeak (1-0) eta Ohorezko Promozio Mailako lehen postua ziurtatu du, bigarrenak, Pau Bleuetsek, Coqs Rougesen kontra galdu zuelako. Partida bakarra geratzen denean, Eglantinsek bost puntuko aldea ateratzen dio Paueko taldeari.
Lehen postua ziurtatuta, bigarren nor geratuko den ez dago hain garbi. Galdu arren, Lonsek aukerak ditu, Bleuetsek baino puntu bat gutxiago duelako, eta azken unean Coqs hautagai bihurtu da. Bigarrenetik bi puntura daude gorriak, baina bi partida falta zaizkio jokatzeko, eta aurkariei bakarra.
Sailkapena, azken partida falta denean
- Hendaiako Eglantins. 60 puntu.
- Pau Bleuets. 55 puntu.
- Lons F.C. 54 puntu.
- Coqs Rouges Bx. 53 puntu (partida bat gutxiago).
- Mourenxois Av. 51 puntu.
- Eysines E.S. 51 puntu.
- Pardies O. 50 puntu.
- A.S.M.U.R. 48 puntu (bi partida gutxiago).
- Ambaresienne E S. 48 puntu.
- Hagetmau F.C. 46 puntu (partida bat gutxiago).
- Merignac S.A. 43 puntu.
- Nerac F.C. 31 puntu.