Errenteria-Oreretako Irrien Lagunen muralak kolorea eman dio herriari
Oreretako Irrien Lagunak taldeko kideek murala egin zuten larunbat arratsaldean Santa Klara eta Zapirain Anaiak kaleen arteko kaletxoan. Lehenik, antolatzaileek markatu egin zuten nolakoa izango zen murala, eta ondoren, haurrek eta gurasoek euren sormena eragin zuten markatutako guztia kolorez betetzeko. Beste kolore bat du Errenteria-Oreretak larunbatetik.