Gaur abiatu da atez atekoa Lezon. Goizeko zazpietan hasi da hondakinak gaika biltzeko kamioi berria Lezoko kaleetan eta auzoetan barrena organikoa biltzen. Zubitxo kalean, kamioa heltzearekin batera, agerraldia egin dute Ainhoa Zabalo alkateak, Lorea Intxaurrandieta eta Mikel Arruti zinegotziek, eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru aldundiko diputatuak. “Oso pozik” azaldu da Zabalo, atez ateko bilketak lehen urratsak eman dituela-eta, “%80 inguru birziklatuko delako laster Lezon”, eta herritarrek erakutsi duten “inplikazioa” eta “ardura” txalotu ditu. Herritarrek erakutsi duten “parte hartze aktiboa” eskertu du, halaber eta hemendik aurrera orain arte bezala jarraitzera deitu ditu: “Horixe baita Lezo jasangarri eta eredugarria eraikitzeko bide bakarra”.
Lezoren norabidea, eredugarri
Lezok hartu duen bidea eredugarri eta txalotzekoa dela esan du Iñaki Errazkin aldundiko ingurumen diputatuak: “Ingurumen kontuetan eta hondakinen gaiari dagokionean norabide berri batean sartu da Gipuzkoa azken aldian. Gure helburua Zero Zabor lurralde izateko urratsak ematea da eta zentzu horretan eredugarria eta txolagarria iruditzen zaigu Lezok hartu duen norabidea”.
Bilketaren egutegia
Organikoa astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak, astearte eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa, azkenik, igandetan. Atez ateko bilketa sistema ezarri aurretik %28 eskas birziklatzen zuten lezorrek, atez ateko sistemarekin berriz, %80 ingurura heltzeko helburua du udalak, Zabalok gaur gogorarazi duenez.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.