Antton Ibarguren txirrindulari lezoarrak irabazi du asteburuan Valdeligan (Cantabria, Espainia) jokatutako txirrindularitza proba. Telco’m Conor WRC-Unsain Rent taldeko txirrindulari lezoarrak 2:46:40ko denbora egin zuen, eta helmugara iritsi zen bigarren txirrindulariari 1:44 minutuko aldea atera zion.