Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Amaia Agirregabiria: "Herriaren eta portuaren harremanak beste mota batekoak izan daitezen une ezin hobean gaude"

admin
Bidasoa
2013/05/06
Alkatea, gaur goizean, gobernu taldeko hainbat kiderekin

Alkatea, gaur goizean, gobernu taldeko hainbat kiderekin

Bihar bilduko da lehen aldiz Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatea Pasaiako Portu Agintaritzako presidente berri Ricardo Peñarekin. Horren harira, agerraldia egin du gaur alkateak gobernu taldeko hainbat kiderekin. Bi erakundeen arteko elkarlanaren, adostasunaren eta harreman onen alde egin du Agirregabiriak, baina hainbat lerro gorri ere zehaztu ditu. Edonola ere, udalerriaren eta portuaren arteko harremanak, aurrera begira, “beste mota batekoak izan daitezela” nahi du alkateak. Peñak prentsan aurreratu du biharko bileran Kaiko Herrerarako “antolamendu egoki bat adostea” bilatuko duela alkatearekin, besteak beste. Horren aurrean, alkateak galdegin du “bakoitzak bere lan esparruak” errespeta ditzala, “udalak portuaren kudeaketaz bere iritzia badu ere, ez dio inoiz esango Agintaritzari nola egion behar duen bere lana”. Horregatik, Pasaiako Udalari dagozkion gaietan, hirigintzan kasu, “sar ez dadila” eskatu dio portuari, “herria eta bere lurrak ez dira merkatu bat, lur publikoaz ari gara. Horrekin ez da espekulatzen”. Gai zehatzez ere mintzo da alkatea. Kaiko Herreratik zehar topora egin duten sarbide berriak ez dituela “udalak aurreikusitako baldintzak betetzen” berretsi du alkateak, eta hor inguruko pabilioia bota dezatela eskatu du. Eremu horretan ere, Kaiko Herreran, Ziriza eta Gomistegi daude: “Etorkizuneko antolamendua garatu bitartean, baliozkotu ditzagun lor horiek. Ez dute portu erabilerarik, itzul daitezela herrira”. Gainera, Zirizako eraikina, alkateordetza nahiz Trintxerpeko Azoka, edo Donibaneko eraikin balioanitza ere izan ditu hizpide alkateak, eta horiek herriari emateko eskatu du. Aldiz, Ondartxoko egitasmoa eredutzat jarri du alkateak, “jarrai dezagun bide beretik, oztopoak gaindituz, eta bakoitzak beretik emanez”, esan du. San Pedroko lonja Azken hilabeteetako gai gatazkatsuenetakoa San Pedroko arrantzaleen lonja berriarena da. Egiten ari dira azpiegitura berria, baina lizentziekin arazoak daude. Alkateak hori konpontzeko bideak jar daitezela nahi du, “oraindik garaiz gaude udalak aldundiarekin kontratatua duen dirua bertara joan dadin. Akordiorik lortu ezean, beste ekintza batzuetara bideratuko dugu diru hori”. Izan ere, aldundiak eta udalak hitzartuta duten diru hori lonjarako izateko, aurretik lizentzia eskatu beharko luke portuak, “baina portuak ez du horretarako ohiturarik izaten herri honetan, eta hitzarmenak dioena bete dezala eskatzen diogu. Gaia judizializatuta dugu. Edozein herritarrek obra bat egiten duenean, lizentzia bat eskatu behar du. Portuak ere hala egin behar du”. Aldundiaren diruarekin lonjaren gainaldea egin eta urbanizatuko litzateke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.