AHTren kontrako taldeek bilera egingo dute Errenteria-Oreretan
AHTren kontrako Donostialdeko, Oarsoaldeko eta Bidasoko taldeek bilera egingo dute, 19:30ean, hilaren 14ean (asteartea), Errenteria-Oreretako Zintzilik irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalea). Bileraren antolatzaileek gogorarazi dutenez, Espainiako Gobernuak proiektua onartzeko zenbait tramite egiten hasi da, eta horren kaltetuak Astigarraga, Donostia, Errenteria-Orereta, Oiartzun, Lezo eta Irun izango da.