Zaborraren zerga ordaintzeko epea zabaldu dute Oiartzunen
Oiartzungo Udalak jakinarazi du zaborraren gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dagoela, urteko lehen seihilabeteko epearena hain zuzen. Ekainaren 29ra arte egongo da zabalik epe hori. Ordainketa helbideratua dutenei hilaren 31n kobratuko diete zerga.