Asteartean 120 horas. La tortura contra Euskal Herria dokumentala proiektatuko dute, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean, eta jarraian, Ricard Salom zuzendariaren bertsioa ezagutu eta galderak egiteko aukera izango da. Izenburua, 120 ordu, inkomunikazioak irauten duen denborengatik jarri diote filmari, eta torturak salatu dituzten euskal herritarrak eta horren inguruko adituak ditu protagonista. Filmaren aurrerapenean zehaztu dutenez, “torturak salatzen diren bakoitzean, Espainiako Estatua ‘tortura faltsuak salatzeko ETAren manualaren’ edo ‘instituzioen ospe galtzearen kanpaina’ usteetan babesten da, baina errealitatea da estatuak tortura Euskal Herriaren eta bere biztanleen aurka erabiltzen duen jarduera krudel eta sistematikoa dela”.
Film horretan, hala nola, torturak zein helburu dituen, inkomunikazioa zer den eta polizia etxeetan torturarekin bukatzeko zein neurri hartu dituzten azalduko dute. Horretarako, lehen eskutik hitz egingo dute tortura pairatu duten edo horren inguruan adituak diren pertsonekin. TAT Torturaren Aurkako Taldeko eta Jaiki Hadiko kideez gain, Tamara Muruetagoiena (Esteban Muruetagoiena medikuaren alaba, 1982an atxilotua, torturatu eta gero hil zena), eta torturak jasan dituzten Unai Romano, Mikel Soto, Anabel Prieto, Martxelo Otamendi, Amaia Elkano, Ainara Vaquerano eta Xabier Beortegiri egindako elkarrizketak azalduko dira dokumentalean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.