
Ficoba aurrean dagoen skate gunean festa eguna izango dute biharkoa. 15:30etik 19:30era, hainbat ekimen egingo dituzte bertan ibiltzen diren skate zaleek, oraingo honetan Irungo Udaleko Hezkuntza nahiz Kirol sailen laguntzarekin. Hala, 11 eta 17 adin tarteko gaztetxoek euren skate zaletasunaz gozatzeko aukera izango dute (biharko festarako 150 lagun espero dituzte). Irungo Udalaren ordezkarien arabera, bi helburu beteko ditu egunak, batetik gazteen arteko harremana gustuko duten zerbait egiten indartuko da, eta bestetik kirol berritzaile honen gaineko jakinduria partekatuko dute. Honakoa da egitaraua:
- 15:30etik 16:30era, libre patinatzeko aukera.
- 16:30etik 17:00etara, skate tailerra.
- 17:00etatik 17:30era, scoot tailerra.
- 17:30etik 18:00etara, slalom tailerra.
- 18:00etatik 18:30era, long board tailerra.