Errenteria Hiria Gastronomia Jardunaldiak egingo dituzte datorren astean, astelehenetik ostiralera Euskaldarrak elkartean. 11-13 urteko ikasleekin osatutako 25 taldek parte hartuko dute, eta gastronomiko profesionalek gidatuta sukaldaritzaren zantzu batzuk hartuko dituzte.
Egitaraua
- Astelehena: Eli Carcedok odolkia nola egiten den irakatsiko die Langaitz ikastetxeko ikasleei.
- Asteartea: Landare elkarteko talogileek taloaren jatorria, prozesua eta teknika irakatsiko diete Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleei.
- Asteazkena: Javier Aramendiak txokolatearen historia azaltzeaz gain, gozogintzako zenbat zantzu irakatsiko dizkie Gurutzearen Alabak ikastetxeko ikasleei.
- Osteguna: Yoli Troitiñok alkoholik gabeko koktelak prestatzen irakatsiko die Telleri Alde ikastetxeko ikasleei, Stick tabernan.
- Ostirala: Igor Zalakain eta Elena Arzakek elikadura eta janariari buruzko hitzaldi bat emango diete Beraun Berri ikastetxeko ikasleei.