
Erakusketan ikus daitekeen argazki bat
Patxi Garcia Chivitek eta Mary Jose Salazarrek paisaiez osaturiko argazki bilduma prestatu dute Modotti tailerrean erakusteko (Kale Nagusia, 24), eta gaur arratsaldean inauguratuko dute, 19:00etan. Bi egileak Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kideak dira eta, kontatu dutenez, “sentsazioak sorrararazten dizkiguten uneak” jaso dituzte kamerarekin.
Erakusketa hilaren 31 arte bisitatu daiteke, Modotti tailerraren ohiko ordutegian: lanegunetan 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.