Maiatzaren Lehenean bezala, Gipuzkoako Trainerilla Ligako estropadak jokoan izango dira bihar (larunbata) Donibanen. Bosgarren jardunaldia izango da. 17:00etatik aurrera hasiko dira lehian hainbat mailatako zazpikoak. Gizonen Senior Mailan Hondarribia da faborito, aurreko lau estropadak irabazi dituelako, baina Pasaiako taldeei (San Pedro eta San Juan) tarte handiegirik atera gabe. Emakumeen Senior Mailan, berriz, etxekoek joan den asteazkenean egindakoa errepikatu nahi dute, Donibanen irabaziz.