Areto futboleko Kopako finalerako sarrerak eros daitezke jada Irunen
Hilaren 11ko areto futboleko Espainiako Errege Kopako finalerako sarrerak eros daitezke dagoeneko, gaurtik. Horiek Luis Marianoko Turismo Bulegoan lor daitezke, 15 euroan, honako ordutegian: asteartetik larunbatera 10:30etik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara, eta igandean 10:00etatik 14:00etara.
Hilaren 11n, Artalekun, izango da final hori, 21:00etatik aurrera. FC Bartzelonak eta El Pozo Murtziak jokatuko dute.