Antxoberfest-eko arduradunek euren
Facebook orrialdearen bitartez Antxon hilaren 9tik 11ra egingo den garagardoaren festaren egitarauaren berri eman dute. Horrekin batera berriz ere esan dute bertako diru etekinak sanferminak finantzatzeko erabiliko direla, eta Antxoko Jai Batzordeak antolatzen duela festa, barrutiko hainbat eragile eta norbanakorekin elkarlanean. Aldi berean, festaren aurkezpen ofiziala datorren astelehenean, 20:00etatik aurrera eta Azokan egingo dutela jakinarazi dute, eta bertan xehetasun gehiago emango dituzte. Honakoa da egitaraua:
Hilak 9 (osteguna)
- 19:00etan, festaren hasiera eta gunearen irekiera.
- 19:00etan, garagardoaren maisu Erik Cohenen aurkezpena.
- 19:30ean, koadrilen arteko Antxobeer txapelketa.
- 19:45ean, Antxobeer-en sari banaketa.
- 20:00etan, Alkarkide txarangaren saioa.
- 00:00etan, gunea itxiko dute
Hilak 10 (ostirala)
- 19:00etan, gunea zabalduko dute.
- 20:00etan, txaranga baten saioa.
- 02:00etan, gunea itxiko dute.
Hilak 11 (larunbata)
- 11:00etan, American Crazy Cars autoen sarrera Antxon.
- 12:00etan, gunea zabalduko dute, Pasai txarangarekin
- 14:00etan, herri bazkaria, paella erraldoiarekin. Prezioa: 5 euro.
- Ondoren, Alkartasuna Euskal Dantza Taldeko kideen saioa.
- 19:00etan, ‘Trumoiaren ordua’
- 20:00etan, Garagardoaren Kofradiako kide berri bat izendatuko dute: Basari elkarteak jasoko du ohorea, 25 urte bete dituelako.
- 20:30ean, kantu jira.
- 21:00etan, sorpresa.
- 00:00etan, Antxoko DJen emanaldiak: Beñat, Goio eta Karlos.
- 05:00etan, Antxoberfest 2013 bukatuko da.