Txistulari beteranoen txanda igandean
Ereintzako Txistulari Beteranoek kontzertua emango dute igandean, 13:00etatik aurrera, Madalena kaleko zabalgunean (Leku Zaharra tabernaren parean). Bi taldetan banatuko dira txistulariak. Lehenengoan, Iñigo Mitxelena, Mikel Ugalde eta Josetxo Oliveri eta bigarrenean, Jose Miguel Izagirre, Iñaki Zapirain eta Jose Miguel Gallastegi. Silbotean Olegario Izagirre, Pello Ibarguren eta Patxo Martinez ariko dira, atabalean Salba Bengoetxea eta Ramon Izagirre. Dantzan, berriz, Mikel eta Arantza Koka.
Hainbat 11 kantuzko egitaraua prestatu dute: Txirrita (Jose Inazio Ansorena), Labirulena (Jose Inazio Ansorena), Kaskarre II eta I (Jose Inazio Ansorena), Don Martin (Sabin Bikandi), Abendua (Demetrio Iriarte), Plateruena (Sabin Bikandi), Migerlea (Sabin Bikandi), Mari Karmen (herrikoia), Katalintxorena (Jose Inazio Ansorena) eta Txipitxitxon (Isidro Ansorena).