Euskal kulturari buruzko ikerketa sustatzeko xedearekin, Errenteriako Udalak Koldo Mitxelena ikerketa bekan parte hartzeko deialdia egin du, eta ekainaren 28ra arte izango da aukera eskaerak aurkezteko. Eskaeran zenbait arlo zehaztu beharko dira: lanaren ikerketa esparrua, aurrekariak eta gaiaren egungo egoera, ikertzailearen esperientzia, materiala eta metodologia, zein emaitza aurreikusten dituen, zein hizkuntzatan aurkeztuko den eta beste finantzabide batzuk badituen.
Lanaren helburua euskal kulturaren historia, artea, soziologia, antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza, literatura, etnologia, zuzenbidea eta, oro har, giza zientziei buruzko ikerlanak sustatzea da. Bekak bi urtean behin ematen ditu udalak, eta hamabi hilabeteko epean egin beharko da ikerketa lana. Horretarako, udalak 9.010 euroko laguntza (gordina) emango du.
Oinarriak
www.errenteria.net webgunean aurki daitezke.