Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, euskal musikaz, Donibanen
Pasai Donibaneko hainbat eragileren elkarlanak, bi musikari bikainen elkarlana ekarriko du herrira. Kantujirak, Bixi-Bixik, Itsas Mendik eta Prest! taldeak antolatuta, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek euskal musikaren gaineko hitzaldi-kantaldi multimedia egingo dute, Baga, biga, higa. Euskarazko musikaren trasmisioa eta sustapena leloarekin. Hitzordua hilaren 8rako da (asteazkena da), 19:00etatik aurrera, Victor Hugo Etxean. Sarrerek bost euroko prezioa dute, eta herriko tabernetan eros daitezke.