Trainerillak, gaur, Pasaiako badian
Gipuzkoako Trainerillen Ligako laugarren estropada irabazi du gaur Hondarribiak Donibanen. Ligako lau jardunaldi jokatu dituzte, eta lauak irabazi dituzte berdeek Gizonen Senior Mailan. Maila horretan San Pedro bigarrena izan da, eta etxeko taldea, San Juan, laugarrena Orioren atzetik. Hondarribiak segundo eta 27 ehuneneko atera dizkio soilik San Pedrori.
Emakumeen Senior Mailan San Juanek eraman du du bandera etxera, Zumaiaren eta Hibaikaren aurretik. Mutiletan, baina Gazte Mailan, arrosak berriz ere irabazle.