Hasi dira Maiatzaren Leheneko mobilizazioak
Besteak beste CGT-LKNk eta Gorripideak deituta, martxa egiten ari dira Errenteria-Oreretatik Donostiara hamarnaka herritar, Maiatzaren Lehenaren harira. Gamon Zumarditik abiatu dira Lana eta aberastasuna banatu leloa zuen pankartarekin, aurretik megafoniarekin furgoneta zutela. Donostian beste hainbat eragilek deitutako mobilizazioarekin bat egingo dute.