Gazte lokalen gaineko azken bilera etzi
Errenteriako Gazteria Sailak gogorarazi duenez, etzi, gazte lokalen gaineko parte hartze prozesuko azken bilera egingo dute, 17:00etatik aurrera, Torrekuan. Bilera horretara deitu dituzte herriko gazte erabiltzaileak, adin txikiko erabiltzaileen gurasoak, bizilagunak, lokalen jabeak, udal arduradunak, eta oro har, herritar guztiak. Parte hartzera animatu dituzte, “guztien iritzia ezinbestekoa” dela iritzita.