Padel express txapelketa egingo dute maiatzaren 11n
12 orduko padel txapelketa antolatu dute maiatzaren 11ri begira, Fanderiako padel pistetan. Hamasei bikotek parte hartu ahal izango dute, eta lau taldetan banatuko dituzte. Lehen bi sailkatuak koadro nagusira pasatuko dira, eta azkeneko biak, berriz, kontsolazio koadrora.
Jokalariak, gutxienez, lau partida jokatzeko prest egon beharko dute (3 taldekako fasekoak, eta bat final-laurdenetakoa). Gero finalaurrekoak eta finala. Partidak set batekoak izango dira, 6 jokokoa izango dena. Berdinduz gero, tie break-ean erabakiko da zeinek egingo duen aurrera. Irabazleek garaikurra jasoko dute, eta bikote denei hiru padel pilota emango dizkiete. Horrez gain, 2 Yonax pala zozkatuko dituzte.
Izena emateko Galtzarabordako (943 44 96 90) edo Fanderiako kiroldegietara (943 34 44 23) zuzendu beharko da. Udal Kirol Patronatuko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, 10.